Argazkia: Anboto.org
Otxandioko txistu taldeak 50 urte betetzen dute aurten. Ibilbide hori eskertzeko, Santamañako jaietako txupinero izendatu dute taldea.
Uztailaren 17tik 22ra ospatuko dira Santamaña jaiak Otxandion (Bizkaia). Aurten, herriko txistu taldeak piztuko du txupina jaiei hasiera emateko. Saria txistulariei taldeak mende erdia betetzean heldu zaie.
Anboto.org hedabidearentzat mintzatu dira protagonistak: “pozarren gaude geu garelako aurten txupineroak”. Txupina botatzeko ohorea urte guztian zehar herrian egin duten “lanaren saria” dela deritzote. Taldeak 50 urte bete dituen honetan urte gorabeheratsuak izan dituztela aitortu dute: “Taldeak urte gogorrak pasatu eta gero, badirudi bolaba on batean gaudela eta taldeak oraingoz etorkizuna baduela”. Egun hamabi txistularik osatzen dute taldea, tartean hiru gaztetxok. “Txistuarena, beste gauza batzuen moduan, moda kontu bat dela esan daiteke, eta momentu honetan ez dago modan. Hala ere, musika eskolan herriko hiru gazte txistua jotzen ikasten dabiltzala jakitea oso pozgarria da”, aitortu dute.