Zapi gorriak zerua du estaltzen

Asteburuan San Ferminak piztu dira Iruñea eta Lesakan, irudi aipagarri ugari utziz. Jai hauek sortzen duten guztia jasotzerik ez dago, baina hona hemen printza batzuk.

Uztailaren 7an foku anitz Lesakara begira zeuden, herriak natural hartu duena albiste baitzen kanpoan: emakumeak ere petrilera igo dira. Pausu garrantzitsua dudarik gabe. Fokua pixkat mugituta, eguneko beste aktore garrantzitsuak ikusi ahal izan genituen: txistulariak. Talde jendetsua eta gaztea osatu zuten txistulariek Lesakan, Martin Goikoren argazkiek ederki erakusten digunez.

Lesakan egunak emandakoak ederki jaso zituzten dantzan.eus web gunean erreportaje honetan.

Iruñea

Hiriburuko txistu alardeak 60 urte betetzen ditu aurten, eta hori dela eta, EHTE Nafarroak Ohorezko zapia jaso du. Argazkian, elkarteko buru Patxi Rodriguez ikus dezakegu batetik eta bestetik, bigarren irudi batean, zapiaren zehaztasuna.

Txupina piztu ostean ohikoa izaten da udaletxeko atarian musika bandak eta txistulariek elkarrekin Gainzaren biribilketa jotzea. Aurten, la Pamplonesa musika bandak 100 urte bete eta txupina pizteko ohorea izan du. Bandako kideek keinu polita izan zuten txistulariekin, aurtengo txistu alardeko zapia jantziz.

Asteburuan Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Iruñean bildu ziren eta Udal txistulariak protokolo lanetan zebiltzan bitartean, Iruñeako txistulariek erraldoiak dantzan jarri zituzten. Horren erakusgarri Ibon Gerekak eta MGTko kideek sarean jarritako irudiekin osatutako bideo hauxe:

Azkenik, aurtengo San Ferminetako afitxa lehiaketan ohorea lortzear izan zen Txistu jazz izeneko kartela, EHTE Nafarroak, ordea, 1927an aukeratua izan zen afitxa ekarri digu egunotan.