Argazkia: Rafa Gorrotxategi // Bideoa: Donostiako Udal Txistulari Taldea
Igandean, San Juan bezperan, emanaldi berezia eskainiko dute Donostiako Udal Txistu Taldeko kideek. Ohiko diana eta kontzertuaz gain Konstituzio Enparantzan izango den Zuhaitzaren zutitzean izango dira eguerdiko 12etatik aurrera. Bertsolariak eta dantzariak izango dituzte igandean lagun. Bideoak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin egindako entseguaren une bat jasotzen du. Eguna erromeria batekin borobilduko dute 19:00etatik aurrera.