Portugaleteko Txistuzaleak goiz deiak emango ditu hirugarren urtez

Portugaleteko Udal Txistu Banda berreskuratzeko lanean buru belarri dabiltza Portugaleteko Txistuzaleak elkarteko kideak. Aurten ere, goiz deiak ematen hasi dira maiatzetik. Hona ekarri dugu denboraldi berriko egutegia.

Xede argiarekin pausuak emanez darraite Portugaleten: Udal Txistu Banda berreskuratzea. Horretarako kontzertuak, Txistu Eguna, goiz deiak… antolatzen dituzte Portugaleteko Txistuzaleak elkartekoek, txistua herriko bizitzan duen presentzia indartzeko asmoz.

Hirugarren urtez jarraian goiz deiak emango dituzte. Denboraldi berria maiatzean hasi zuten txistulariek eta irailerarte arituko dira lan horretan, Udaletxeak diruz lagunduta. Izan ere bizkaiko herri honetan Txistua bultzateko diru partida bat hitzartu dute udal gobernuarekin.

Hona hemen emanaldien zerrenda:

2019-05-05

ABARO – Mª DIAZ DE HARO

2019-05-19

AZETA

2019-06-09

BUENAVISTA

2019-06-23

LA FLORIDA

2019-07-07

ERREPELEGA

2019-07-31

“EL OJILLO” – SAN PEDRO

2019-08-11

LOS LLANOS – CARLOS VII – GRAL CASTAÑOS

2019-08-25

GRAL CASTAÑOS – ABARO

2019-09-08

ALDE ZAHARRA

2019-09-22

ABATXOLO