Argazkiak: Andoni Cortijo
Iruñeako San Ferminetarako hitzordu bikoitza aurkeztu dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek, Ortzadar folklore elkartearekin eta Marinelak Danborradarekin batera. Uztailaren 7an dianak joko dituzte eta 13an danborrada. Parte hartzeko deialdia irekita dago jada.
MGTko kideek jakitera eman dituzte aurtengo San Ferminetarako Iruñean lotu dituzten bi hitzorduak. Uztailaren 7an dianak emango dituzte hiriko karriketan eta 13an berriz, Marinelak danborradarekin batera arituko dira.
Uztailaren 7a
Eguna Ortzadar elkartearen egoitzan elkartuz hasiko dute goizeko 10:30ean Oinutsien kaleko 65ean. Elkartu eta berehala hamaiketakoari ekingo diote. Ondoren 12etan Alde zaharrean txistu doinuak zabalduko dituzte kalejiran. Bi ordu geroago txistu lanak bukatutzat emango dituzte eta 14:45etan bazkari legea egingo dute parte hartzaileek Ortzadar elkartearen egoitzan.
Partitura guztiak lotura honetan dituzue eskura. Fa#ko txistuak erabiliko dira.
Uztailaren 13a
Hitzordua hamaiketako batekin hasiko dute, Ortzadar elkartearen egoitzan 10:30ean. Ondoren kaleak alaituko dituzte txistu eta danbor doinuez, Ziburutik etorritako Marinelak Danborradarekin. 14:30ean berriz, bazkaria izango dute pres Ortzadar elkartearen egoitzan.
Partiturak hemen daude eskuragarri. Fa#ko txistuak erabiliko dira.
Izena emateko azken eguna ekainak 26an izango da bi hitzorduetarako, whats-app bidez 652 058 521 zenbakian edo mezua helbide elektroniko honetara igorriz egin daiteke: jomanu1957@hotmail.com. Bazkariek 10 eta 15€ arteko prezioa izango dute bakoitzak.
Horrez gain, uztailaren 8, 10 eta 12an Ortzadar elkarteak antolatuta txistulariak kalez kale ibiliko dira, aurretik hamaiketakoa behar den orduan hartuta. Kalejirak 12etan hasiko dira eta bi orduko iraupena izango dute.