Donibane Lohitzunen danborradak eta txistuak bat egingo dute

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdi berri bat zabaldu dute ekainaren 23rako Donibane Lohitzunen. Iaz legez, Mariñelak Danborradarekin bat egingo dute txistulariek. Izena emateko azken eguna, ekainaren 10a izango da.

Galtzak bete lan dabiltza Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldekoak azken aldian. Oraingoan, Donibane Lohitzunen jarri dute hitzordua, ekainaren 23an. Egun horretan, bertako Mariñelak danborradarekin arituko dira txistulariak.

Hitzordua goizeko 8:45ean jarria dute Victor Hugo kaleko merkatuan. Inguru hortan, aparkatzeko aukerak badira. Lehenengo lana diana ematea izango dute txistulariek. Ondoren, 9:45ean Mariñelak danborradako kideak batuko zaizkie eta alde zaharrean zehar abiatuko dira danbor eta txistu soinuak uztartuz.

Eguerdiko 12etan harrera egingo diete parte hartzaileei herriko udaletxean. Eguneko lanak bukatuta, bazkaria izango dute partehartzaileek 14:30ean. Jatordua debaldekoa izango da musikarientzat eta 17€koa gainerakoentzat.

Izen ematea ekainak 10 baino arinago egin beharra dago, whats-app bidez 640 564 504 telefono zenbakian edo e-mailez acortijy@gmail.com helbidean.

Partiturak

Ohikoa dutenez, txistulariek fa#ko txistua erabili beharko dute. Partiturak hemen dituzue eskura.