Argazkia: Montxo A.G.
Josetxo Sanchez Salsamendi, Aita Hilario Olazaranen inguruko doktore tesia prestatzen dihardu. Hori dela eta, artikulua argitaratu berri du Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteak editatzen duen Fontes Artis Musicae aldizkarian.
Nazioartean sona handiko aldizkaria da Musika Liburutegien Nazioarteko Elkarteak argitaratzen duen Fontes Artis Musicae agerkari espezializatua. Alemana, frantsesa eta igelesa dira aldizkariko hizkuntza nagusiak. Josetxo Sanchez Salsamendik (Lizarra, 1958), Aita Hilario Olazaran maisuaren inguruko artikulua plazaratu du urtarrila-martxoko alean, Father Hilario Olazaran of Estella (1894-1973) Catalouguing his musical works izenburupean.
Izan ere, Sanchez, Musikologian Doktoretza burutzen ari da Valladoliden (Espainia) eta bere doktore tesia Aita Hilario Olazaran maisuari buruz garatzen dihardu egun.
Artikuluan, Lizarrakoak, Alejandro Olazaran Salanueva (1894-1973), Aita Hilario, aurkezten digu. Aita Donostia ordezkatzera heldu zen Lekarotzeko (Nafarroa) kaputxinoen eskolan, musika irakasle eta organojole arituz. Artikuluan, Aita Hilarioren balioa nabarmentzen du musikagile zein musika biltzaile modura. Euskal musika nazionalismoan ere eragina izan zuen bere lanarekin.
Bere musikalanak gehien bat txisturako idatziak dira, ugariak ditu baita pianorako idatziak, eta nabarmena da baita bere ekoizpena musika erlijiosoaren atalean, abesbatza eta organoa lagun. Musika profanoaren alorrean ugariak ditu abesbat, musika banda, txistua e.a-erako musikalanak.
Artikulu osoa hemen duzue irakurgai.
Josetxo Sanchez
1989an Donostiako Musika Koontserbatorioan Txistu irakasle titulua eskuratu zuen. 2015ean Historia eta Musikaren Zientzitan Gradu tituloa eskuratu zuen Valladolideko Unibertsitatean. Egun bertan dabil El padre Hilario Olazarán de Estella-Lizarra (1894-1973): trayectoria y contribución a la vida musical de su tiempo izenburuko tesia garatzen. Bere ikerketarekin aurrera jarraitzeko hiuru hilabeteko egonaldia egingo du Txilen.
Hainbat musika eskoletan txistu, musika hizkuntza, abesbatz talde eta harmonia irakasle gisa lan egindakoa da Josetxo. 1993tik Lizarrako Musika Bandako zuzendaria ere bada.