[OHARRA] Eskura daude Iñaki Letamendiaren omenerako partiturak

Maiatzaren 11n Tolosan (Gipuzkoa) EHTEk zilarrezko domina emango dio Iñaki Letamendiari. Eguneko ekitaldietan joko diren partitxelak eskura dituzue bazkideen txokoan, lotura honetan.

Partiturak deskargatzeko bazkidea eta web gunean erregistartuta egon beharra dago. Bazkdea bazara baina erregistratuta ez bazaude bidali mezua komunikazioa@txistulari.eus helbidera. Ekitaldira bertaratzen direnei, Tolosan bertan emango zaizkie partitxelak paperean.

Maiatzaren 11ko ekitaldiei buruzko informazio guztia gure agendako lotura honetan duzue.

Albiste honetan berriz, Iñaki Letamendiari omena egiteko arrazoaik aletzen ditu Iñaki Eguren EHTEko lehendakariak.