Gasteizko Dantza Plazan denboraldi berria aurkeztu dute

Argazkia: 2018ko iraileko emanaldia Salburuako Ataria

Maiatzaren 3tik irailaren 6ra bitarte, 10 Dantza Plazan eskainiko ditu Gasteizko Udal Folklore Akademiak Arabako hiriburuan.

Dantza Plazan emanaldien denboraldi berria aurkeztu dute Gasteizko Udal Txistulariek eta Folklore Akademiak. 10 saio eskainiko dituzte maiatzaren 3an hasi eta irailaren 6rarte. Emanaldi hauekin herritarrak dantzara gonbidatu nahi dituzte antolatzaileek “euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskainiz”.

Dantzaldiotan Udal Txistulariak eta Folklore Akademiako gainerako musika irakasleek parte hartzen dute, euskal soinu-tresnak perkusio, teklatu eta baxuarekin lagunduz. Folklore Akademiako zenbait ikaslek ere, parte hartu ohi du musikari lanetan. Emanaldian dantza maisu batek dantzaren nondik norakoak azaltzen ditu, dantza bertatik bertara ikasteko aukera emanez.

Egutegia

Maiatzean bost saio izango dira: 4an, 10ean, 17an, 24an eta 31an. 10 eta 17ko hitzorduak Matxete plazan izango dira, gainerakoak Espainia plazan. Guztiak ere, arratsaldeko 8etatik aurrera.

Ekainean hiru emanaldi izango dira: 7an eta 14an Espainia plazan eta 21ean Sefarad plazan. Saio guztiak arratsaldeko 8etan izango dira.

Emanaldi bakarra izango da abuztuan9an Matxeten, 19:30ean.

Irailaren 6an, berriz, Salburuako Atarian 19:30ean eskainiko dute denboraldiko azkena.

Errepertorioa

Emanaldi bakoitzean zer dantza eta doinu joko duten aldez aurretik jakin daiteke, egitarau hau kontsultatuz.