Duela 60 urte, Amaia Aroma Lejarreta Bilboko Aste Nagusiko txistu kontzertuan txistua jo zuen. Egun horretan historia egin zuen, bera izan baitzen lehen emakume txistularia kontzertu batean parte hartzen. Hori oroituz eta txistuaren munduan egindako lanari aitortza egin guran, domina eskainiko dio Eusko Lorak dantza taldeak.
Sestaoko (Bizkaia) Eusko Lorak dantza taldeak 62. urteurrena ospatzen ari da. Abuztuan, 60 urte beteko dira lehendabizikoz emakume txistulari batek txistu kontzertu batean parte hartu zuenetik. Emakume aintzindari horrek Amaia Aroma Lejarreta du izena. Sestaoko dantza taldeak ekintza hau gogoan eta txistuaren munduan egindako lanari aitortza egin nahian, Amaiari domina eskaini eta aurreskua dantzatuko dio martxoaren 23an Sestaon, eguerdiko 12etan.
Amaia Aroma durangarrak hainbat omenaldi jaso ditu azken urteotan. 2015ean Durangaldeko 60. Txistulari Egunean omendu zuten. Urte berean, 8.Deia Hemendik Saria jaso zuen. 2016aan martxoaren 8an “munduko lehen emakume txistularia” izendatuz aitortza egin zioten Bilboko Indautxuko Eskolan. 2017an berriz, Mugarik Gabeko Txuntxuneroek eta Peña Beterrik eskertza adierazi zioten Tuterako jaien baitako ekitaldi berezi batean. Durangaldeko Andreak indarkeriaren aurkako talde feministak omena egin zion baita.
Txistuarekin Garbi Alaiak taldean hasi zen Amaia. Herriko Tronperri dantza taldean jo eta Kriskitin dantza taldearen ikuskizunetan txistulari aritutako da. Txistu irakasle ere izana, aktiboki aritu da herriko txistularien ekimenetan.
Txistulari aldizkariko 241. alean honako artikulua eskaini zion Ixone Aroma Barrenak.