Nafarroako Gobernuak 25 urtean lehenengoz oposaketa ireki du Kontserbatorioan. Ekainak 13an hasiko diren azterketetan txistuko plaza jokoan izango da. Bestetik, Iruñeako Udalak, hiriburuko txistu taldearekin zuen emanaldi kontratua berritu du, urtarrilaren 31a arte izango da indarrean.
Hogeita bost urte ziren Nafarroan oposaketari ez zela egiten Goi Mailako Kontserbatorioan. Deialdi garrantzitsua ireki du beraz, Nafarroako Gobernuak, Musika eta Arte Eszenikoen alorrean 22 katedradun plaza eskainiz. Honako arloetako postua izango da jokoan: txistua, konposizioa, klarinetea, etnomusikologia, inprobisazioa eta akonpainamendua, ganbara musika, pedagogia, organoa, pianoa, perkusioa, saxofoia, tuba, tronboia, biolina eta biola.
Azterketak ekainaren 13an hasiko dira. Aurretik bete beharreko baldintzak eta bestelako zehaztasunak Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratuko dira.
Txistu taldea
Iruñeako udalak hiriburuko txistu taldearekin emanaldietarako kontratua berri du. Otsailaren 1etik 2020ko urtarrilerarte indarrean izango da akordioa. Iruñeako Txistu bandak ohiko protokolo lanez gain eta Udal agintariak laguntzeaz gain, 34 goiz dei eta 19 dantzaldi eskainiko ditu tarte horretan. Baita tradizioz egiten dituen beste hainbat aktuazio San Fermin eta bestelako jaien karietara.
Iruñeako Txistu Banda 1942ko maiatzaren 1ean sortu zen, Udal erabaki baten bitartez. Berritutako kontratuak, 58.985€ aurrekontua izango du.