[BIDEOA] Txistu Jazz kontzertuaren prestaketan

Bihar, otsailak 13 asteazkenez, Txistu Jazz kontzertua emango dute Bilboko Udal Txistulariek, horren aurrerapen gisa bideo bat plazaratu dute. Bertan entseguaren lagin bat ikus eta entzun dezakegu, Euskalduna Jauregira 19:30ean bertaratzeko gonbidapenarekin batera.

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko irakurri berri hau edo eta kontsultatu gure agenda.