Txistua jazzaren uretan murgilduko da Bilboko Udal Txistulariekin

Argazkia: Eduardo Moreno

Proiektu berri batekin datoz Bilboko Udal Txistu bandako kideak: Txistu jazz. Erronka txistua jazzera hurbiltzea baino, txistua bera jazz bihurtzea izan da, protagonisten ahotan. Bidaia honetan Eduardo Moreno klarinete jole eta konposatzailea izan dute bidaide txistulariek. Emaitza, otsailaren 13an Euskalduna jauregian.

Txistu Jazz ez da kontzertu bat: beharbada bilatze bat izan daiteke, beste doinu batzuetara eramango gaituen xenda bat, katarsi-prozesu bat eta, aldi berean, soinu-erronka bat”. Horrela definitu dute proiektu berria Bilboko Udal Txistu Bandatik. Bide hori hartzeko akuilu izan dute Eduardo Moreno klarinete jolea. Berak sortu du langai izan duten musika guztia.

Erronka, txistua eraldatzea izan ei da, ez baitzuten hurbilketa soila planteatu nahi, baizik eta txistuaren baitatik jazz-a sortzea. Eduardo Moreno Klarinete jolearekin batera Luis Gimenez kitarrarekin eta Kike Arza baxujolea aritu dira musika ehuntzen. Ekimen honen emaitza kontzertu batean erakutsiko dute, otsailaren 13n Euskalduna jauregiko A3 aretoan 19:30ean.

Egitaraua

Eduardo Morenok konposatutako ondoko piezak joko dituzte: Episodios Urbanos, Zapatos (swing), Optimista swing ertaina), Milagro (bossa geldoa), That nigth (balada), Último amosr (swing), Un día tranquilo (swing ertaina) eta Walk (swing).

Musikariak

Garikoitz Mendizabal: txistu lehena eta zuzendaria
Idoia Kareaga: txistu bigarrena
Gorka Zabaleta: silbotea
Sabin Bikandi: silbotea
Asier Garcia: perkusioa

Eduardo Moreno: klarinetea
Luis Gimenez: kitarra
Kike Arza: kontrabaxua