Txistulari aldizkaria: bederatzigarren alea eskura (1929)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen dihardugu. Oraingoan bederatzigarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 9. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean, bazkideen esku jarriko ditugu.

Bederatzigarren zenbakia

1929ko abuztua-irailari  dagokion aldizkaria elkartearen ohar batekin hasten da, elkartearen egoitza Donostiara lekualdatu dela jakineraziz. Jarraian txistulari ezaguneei buruzko artikulu sail baten lehenengoa dator Txangotarrak dira oraingoan protagonistak. Ostean, Donostiako Euskal Astearen inguruko kronika dator argazki eta guzti.

Kronika da baita, Gasteizko Txistu Alardeari bruzko testua. 24 txistu banda bildu ziren kontzertura Primitivo Onraitaren zuzendaritzapean. Hau ere irudi eta guzti. Elkarteko dokumentu bat dator ondoren: azken Batzar Orokorreko akta.

Bilbon antolatutako Txistulari Lehiaketako arrakasta hizpide da beste artikulu batean. Bergarako Laskurain familiak osatutako taldeak lehen saria eskuratu zuen. Errenteriako Txistu Bandak ere lehen saria erdietsi zuen, A kategorian kasu honetan. Bermeoko  eta Sestaoko txistulariek  bigarren eta hirugarren saria jaso zuten hurrenez hurren.

Musika tresna zaintzeko hainbat aholku ere argitaratzen dira, ¿Abriremos un consultorio? izenburupeko idatzian. Ohi denez erromerien eta alboraden agenda dator ondoren. Oraingoan baina ez dago Naskaldia sailik, ezta aurreko zenbakietan topatu ditugun olerki eta ipuin modukorik. Deigarria da, aurrekoetan ez bezala artikuluek ez daramatela sinadurarik. Azpimarratu beharra dago baita, oraingo ale honetan ez dagoela euskararen arrastorik bat ere.

Musika atala

Honako partiturak argitaratzen dira ale honetan: P.H. Lizarrakoaren Fandango de Arizu eta Porrusalda de Baztan eta Vicente de Monzoek sinatutako Minueto.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era