Andosillan (Nafarroa) hasiko da Mugarik Gabeko Txuntxuneroen aurtengo ibilbidea urtarrilaren 20an. 2019rako ekitaldien egutegia aurkeztu dute baita.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek urte osorako ekitaldien egutegia aurkeztu dute eta lehenengo hitzordurako deialdia zabaldu dute. Lehen emanaldia, urtarrilak 20 dituenean izango da Andosilla herrri nafarran. Eguna Udaletxeko plazan elkartuz hasiko dute 10:30ean. Bertan txokolatea eta salda hartuz gorputza berotu ostean, ohiko familia argazkia egin eta plegaria joko dute bertaratzen diren txistulariek. Jarraian kalez kale arituko dira txistu soinuak herrian zabaltzen. Bidean adinekoen egoitza bisitatuko dute txistulariek beren musika bertara eramanez.
Beranduago, hamaiketako legea egin eta atsedenerako tartea hartuko dute parte hartzaileek. Indar berrituta kalejiran jarraituko dute, 13:00ean Andosillako dantzariak lagunduko dituzte Udaletxe plazan emanaldia eskainiz. Bukatzeko, 14:30ean bazkaria egingo dute el Gallinero txokoan.
Jo beharrekoak
Partiturak lotura honetan eskura ditzakezue.
Izen ematea
Parte hartzeko izena eman beharko da urtarrilak 15 baino arinago telefono zenbaki hauetako batera deituz 630 97 54 70 / 606 76 07 65 edo e-mailez maiteazcona01@gmail.com helbidera idatziz.
2019ko egutegia
Bestetik urte osorako deialdiak aurkeztu dituzte MGTkoek. Andosillakoaren ostean, urtarrilaren 27n Ziburun (Lapurdi) izango dira eta otsailean 23 eta 24an Tafallan (Nafarroa). Martxoak 31n berriz, Hernanin (Gipuzkoa) izango dira eta apirilean Ablitas (Nafarroa) eta Elgeta (Gipuzkoa) bisitatuko dituzte. Maiatzan Pasaia (Gipuzkoa) eta Faltzez (Nafarroa) eta ekainean Donibaneren txanda izango da. Ondoren etorriko dira Nafarroatik atera gabe Tutera eta Iruñea uztailean, Larraga eta Zangoza irailean, Lizarra eta berriz ere Tutera Nafarroia Oinezen harira urrian eta Agoitz azaroan.
Urtea nafarren eguna eta Olentzeroren ospakizunek itxiko dute. Hala ere izango dira deialdi gehiago, zehaztu ahala jakineraziko dituztenak. Egutegia, hemen ikusgai.