Urteari agur esateko egun berezia prestatu du Aiko taldeak

Dantzari eta Dantzazaleen Eguna prestatu du Aiko taldeak abenduaren 15erako Durangon (Bizkaia). Azkenengo urteotan legez, egun osoko egitaraua prestatu dute urteari akabera dantzan eta jai giroan emateko.

Urteari agurra egitekoa ohitura hartu dute aikotarrek, Dantzari eta Dantzazaleen egunarekin. Iaz moduan, Durangon izango da hitzorduan, eta oraingoan Bizkaiko Gaiteroak izango dira gonbidatua bereziak. Bizkaitik Mundura disko berria aurkeztuko dute gaiteroek, hori bai langun mordo bat izango ei dute beraiekin oholtzan.

Egun beteko egitaraua izango da aukeran. Eguerdian kalez kale eta dantzarik dantza ibili ondoren Plateruenea Kafe Antzokira lekualdatuko dira, han gauerarte izango direlarik.

Aikoren produktuak erosteko aukera ere izango da eta beren azken diskoa, Mutildantzak prezio berezian eskuratzeko aukera emango dute, ohiko kamiseta, txapel, abarka, abaniko eta abarrekin. Berrikuntza moduan, aurten bazkarian Albariñoa zerbitzatuko dutela adierazi digute. Eguna giro onean kantu eta dantzan artean emateko aukera probestera deitu dute aikotarrek.

Egitaraua

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean eta jarraian kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.

14:30 AIKO albariño gonbitea Plateruena Kafe Antzokian

15:00 Bazkaria (prezioa 30€)*

17:00 Dantzaldi-erromeria:

Bizkaiko Gaiteroak disko berriaren aurkezpena Bizkaiatik Mundura eta Aiko-taldea.

20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.

22:00 Akaberea Mi carrorekin.

*Bazkarirako ticketak Plateruenean izango dira salgai edo aurrez, Aiko taldearen kontu korrontean 30€ ordaindu eta izen abizenak adieraziz eros daiteke.

Kontu zenbakia: 2095 0233 10 9109943783

Plazak mugatuak dira, informazio gehiago Aikoren web-gunean.