Aduna, Bilbo eta Iruñea, albiste labur bana

Hiru abiste labur dakartzagu oraingoan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa lotuz: Aduna, Bilbo eta Iruñea.

Azaroak 18an Adunako (Gipuzkoa) Kultur Aste Handiari amaiera ematen izan ziren txistulariak. Bertan bildu ziren Anoeta, Asteasu, Loatzo Musika Eskolako eta Andoaingo Olagain Udal Txistulari taldeko musikariak. Horren erakusgarri Andoaingo txistulariek igorritako bi argazkiak:

 

Bilbo

Azken urteotan Bilboko Udal txistulariek ohitura bihurtu dute San Xexili kalejira batez ospatzea. Kalebueltara baina, ez dira bakarrik ateratzen, txistu lagunak gonbidatzen baitituzte. Aurtengoa, azaroaren 17an egin dute, goizeko 11etan Bilboko zazpi kaleetan barna. Irudiok lekuko:

 

 


Iruñea

Euskalduna Jauregian elkarrekin aritu ostean, Bilboko Udal Txistulari Bandak bisita itzuli zien Iruñeako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleei, elkarrekin kontzertua eskainiz. Kontzertua azaroaren 19an izan zen Rematxa aretoan. Nafarroako EHTEk saretutako pare bat bideo ikusgai: