Gasteiz Big Band eta Gasteizko Udal Txistulari bandak proiektu berri bat ondu dute elkarrekin. Guridiren hamar melodiak hartu eta 10.1 bihurtu ei dituzte, urte bukaerako kalean izango den diskoan. Aurkezpen kontzertua, berriz, abenduak 27an Arabako hiriburuan izango da.
Guridiren 10 euskal melodiak obra ezaguna hartu, Jimmy Bidaurretaren eskuek moldatu eta Gasteiz Big Band-ak Udal Txistulariekin batera jotzen jarri, ondoren, disko batean jaso eta oholtzara. Hori da proiektu berri honen mamia. Ez nolanahikoa. Sukaldatutako platera dastatzeko, abenduak 27an Gasteizko Printzipal Antzokian izango da aukera, Aintzina Folk jaialdiaren baitan.
10 euskal melodiak
1941ean, Jesus Guridi maisuak Resurrección Maria de Azkueren kantutegian jasoak ziren zenbait herri doinu hartu eta orkestrarako moldatu zituen. Obrak, pisu eta garrantzia handia du, euskal musikaren historian, mugarri.
2009an Jimmy Bidaurretak Sant Urbanen Bezpera piezaren bertsioa argitaratu zuen, 10 melodia horietako bat. Hau litzateke proiektu honen abiapuntua. Bederatzi urteren buruan, gainerako bederatzien moldaketak egin eta Gasteiz Big band eta Udal Txistulariek elkarlanean grabatu dituzte. Diskoa, urte bukaeran kaleratuko dute. Bi taldeen jatorri ezberdina, Guridiren obra bera eta Jimmy Bidaurretaren aurreko lanak ezagututa, proposamenak, ez du inor hotz utziko.
Aurretik, Zeledonen abestiaren bertsio hau egina dute Gasteizko Udal Txistulariek Gasteizko Big Band-arekin batera: