Soinuberri aldizkari berria, sarean jarri du Soinuenea fundazioak

Herri kultura eta kultur ondarea ardatz duen aldizkari berria ondu du Soinuenea Fundazioak. Zenbait urtez geldirik egon den Herri Musika Bilduma (HMB) argitalpenari jarraipena ematera dator.

“Ikerlari ezberdinen lanak ikusi eta entzuteko, edo norberak sortutakoak argitaratzeko, aldizkari berria” bezala definitzen dute sortzaileek Soinuberri. “Behar bati erantzun nahian sortu da, nagusiki ikuspegi musikaletik, iraganetik eta etorkizunetik gertu dauden materialekin”. Publikazioaren oinarrietako bat, Herri Musikaren Txokoak Oiartzunen urtero antolatzen dituen Jardunaldien aktak dira. Izan ere, HMB argitalpenaren ondorengoa da aldizkari berria. Hasieran, pilatutako materiala kaleratzeko, maiztasun irregularra izango du aldizkariak, nahiz eta hasierako asmoa urtekaria izatea den.

Herri musika eta kulturaren adierazpen esperimentalak izango dira gai nagusiak, baina leku eginez harremana duten bestelakoeei ere: dantza, jokoa, lanerako metodologia, artxiboak, ahozko literatura, sinesmenak…

Ale honetan

Herri Musikaren Txokoak antolatutako 8. eta 9. Jardunaldien edukia eta San Fabianen kantutegiari buruzko ikerlan bat dakartza. 8. Jardunaldiek Erakundeetako danbolinteru ofiziala izan zuten izenburutzat, honakoak bilduz:

Hitzaldiak:
El anacronismo como rasgo dinámico del txistulari contemporáneo Carmen Rodríguez Suso
Flabiol y tambor y reposición de los ministriles Xavier Orriols
La municipalización del txistulari: proceso y resultado Mikel Aranburu

Tailerrak:
Udaletako txistularien eginkizuna Jose Ignazio Ansorena
El repertorio de los ministriles: recopilación y tratamiento Xavier Orriols, Isabel Pla, Paquita Roig

Mahai ingurua:
Erakundeetako danbolintero ofiziala/El tamborilero oficial institucional Juan Mari Beltran, Garikoitz Mendizabal, Xavier Orriols, Eneko Espino

Soinuenea fundazioa hobeto ezagutzeko hemen.

Soinuberri aldizkaria pdf formatuan ikusi eta deskargatzeko hemen.