Nafarroako Alesbes herrian, irailaren 1ean ospatuko den Euskararen Egunarekin bat egingo dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT). Txistulariei parte hartzeko deia zabaldu diete.
MGTko txistulariek irteera berri bat prestatu dute, oraingoan Nafarroako hegoalderantz jo dute, Goi Erriberako Alesbes herrira. Bertan irailaren batean Euskararen Eguna ospatuko dute, urtez urteko ohiturari jarraituz. MGTkoek ekimenarekin bat egingo dute, horretarako ohi duten gisan, egun beteko plana prestatuz eta txistulari orori parte hartzeko proposamena luzatuz.
Larunbatean, hitzordua goizeko 10etan izango da, Bardeetako kanpinean diana eta gosaria izango baita. 11etan berriz, hamaiketako legea egingo dute, Foruen enparantzan. Eguerdiko 12etan kalejirari ekingo zaio, txistulari, abeslari eta dantzariekin.
14:00ean Alesbeseko euskaldun berriei aitorpena egingo zaie, ondoren 15:00ean bazkaria izango da, 15€ko prezioarekin, 10€an umeen kasuan.
19:00ean Dantzaro taldeak dantzaldia eskainiko du eta eguna bukatzeko afaria izango da musika eta kantuz lagunduta.
Parte hartzeko hainbat ohar eman dituzte. Batetik, bazkarian izena emateko azken eguna abuztuak 30 izango da, helbide honetara idatziz begonafrancesena@gmail.com edo whatsapp bidez 615 704 792 telefono zenbakian. Ohikoa denez, fa#ko txistua erabiliko dute. Azkenik, janzkerari dagokionez praka ilunak, alkandora zuria, kuadrodun zapia eta txapela.
Partiturak
Lotura honetan eskura ditzakezu egunean joko diren piezak.
Egitarau osoa
Dantzaro taldea