Iñaki Urtizberea (Montauban, Okzitania, 1939) txistulariak elkarrizketa zabala eskaini zion Berria egunkariari. Igandean argitaratu zuten, Iñakiren hitzok goiburu: “Txistua euskaldun mantentzeko tresna bat zen; normalizatu egin zen gero”.
Berria egunkariko Eihartze Aramendik egin elkarrizketan Iñaki Urtizberearen bizitzaren errepasoa egiten da. Oldarra abesbatzaren izenari loturik erabat, Miarritzeko Txistu Banda sortu izana eta Baionako Kontserbatorioan musika tradizionaleko lehen eskolak ematen hasi zela azpimarratzen du kazetariak elkarrizketatua aurkeztean.
Hiru urtez EHTEko lehendakari izan zen Urtizberea, eta txistuarekiko loturaren inguruko gogoetak egiten ditu. Gurasoek Espainiako 1936ko gerratik nola ihes egin behar izan zuten, Oldarra abesbatza eta euskara bera ere ditu hizpide solasean.
Elkarrizketa osorik hemen irakur daiteke.