EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariak digitalizatu ditu. Hamar aleko bilduma pixkanaka bazkideen eskura jartzen gaude. Oraingoan bigarren alea dakargu, jada eskuragarri dago gure webean, oso-osorik.
Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko iraila-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 4. alea dakargu hona.
Gerra aurreko lehenengo 10 aleak digitalizatu berri ditugu, eta pixkanaka webean bazkideen eskura jarriko ditugu.
Laugarren zenbakia
Iraila-urriari dagokion ale hau, Arrateko Andra Mariri agurra eginez hasten da, elkartearen zaindari aldarrikatuz. Jarraian, artikulu zabal batean Urduñan (Bizkaia) izango den Asanbladarako zehaztasun guztiak aletzen ditu: egitaraua, garraio publikoaren ordutegiak, deialdia e.a.
“Zer esango luke Iztuetak bizi izan balit?” galderarekin abiatzen da Ormaetxeak izenekoak sinatzen duen kronika. Bertan Bilboko Txistu Banda lehiaketaren ingurukoen berri ematen ditu, txapelketa goraipatuz. Gai berari heltzen dio hurrengoak ere, kasu honetan gaztelniaz. Bigarren artikulu honek saritutako banden argazkiak dakartza. Lehen saria Errenteriako taldeak eskuratu zuen Alejandro Lizasoren zuzendaritzapean. Bigarren saria, Primitivo Onraitak zuzentzen zuen Gasteizko Txistu Bandak erdietsi zuen. Hirugarren Tolosa eta laugarren Sestaoko taldea izan ziren. Kronikak penaz hartzen du Donostiako eta Portugaleteko taldeek, izena eman arren, parte hartu ez izana. Getxo, Zestoa eta Tolosako beste hiru taldeek ere, jaso zuten saria, B kategorian, kasu hortan.
Musika atala
Fandango bat, kontrapas bat, minueto bat eta bi minue biltzen ditu zenbaki honek. P.H. Estellaren Fandango de Ultzama, Gorosarrik harmonizatutako Contrapás para Procesiones eta Jose Uruñuelaren Minueto Tamborileros eta bi Minué.
Pare bat ipuin, zortzikoari eskainitako olerki bat, Añorgako txistu talde gazte bten argazkiak eta beste zenbait kontu ere biltzen ditu aldizkariak.
Baita, hona dakargun ohar hau:
Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.
Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).
Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.
Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.
Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era