Donostiako Udal Txistularien uztailerako uzta

Donostiako Udal Txistu Bandak, uztailerako egitarau oparoa aurkeztu berri du. Hilabeten 5 diana eta 6 kontzertu eskainiko dituzte Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean.

Uda hasi berritan, uztailerako prestatu dituzten emanaldiak aurkeztu dituzte Donostiako Udal Txistulariek. Orotara sei kontzertu eskainiko dituzte, horietako bat hiriburutik kanpo, Villabonako (Gipuzkoa) herrian.

Lehenengo kontzertua uztaila estreinatzearekin bat izango da, hilabeteak egun bat duenean. Ohiko kontzertua izaki, hiriburuko Konstituzio plazan izango da, 12:15ean. Aurretik, goizeko 9etan, usadioari jarraikiz diana emango dute.

Bigarren saioa, berezia izango da, kontzertua San Fermini eskainia izango baita. Uztailak 8 izango da zita, hau ere Konstituzio plazan izango da, 12:15ean eta aurretik, noski, 9etako diana eginda dutelarik donostiarrek.

Hilak 15, Karmengo Jaiak ospatzen direnez, diana erdigunetik egin ostean, txistulariak kaira hurreratu eta Aita Mari omenduko dute ohorezko kontrapasa eta lore eskaintza batekin, goizeko 10etan. Ondoren, 12:15ean kontzertua egingo dute kaiko San Pedro Elizan.

Hurrengo hitzordua, uztailak 22 izango da. Kasu honetan ohiko kontzertu eta dianarekin. Emanaldia, beraz, Konstituzio plazan 12:15ean, ohi legez.

Astebete beranduago, berriz, ohikotasunetik aterako da Txistu Banda, hiriburua utzirik Villabonara lekualdatuko baita kontzertua eskaintzeko. Saioa uztailak 29 Villabonako Txistulari plazan emango dute, eguerdiko ordu batetan.

Hilaren lehenengo egunarekin hasi eta azkenarekin bukatu, izan ere 31n, San Ignazio egunarekin bat ez ohiko kontzertua emango dute Amaika Bat elkarteko danborren laguntzaz, Konstituzio plazan 12:15ean. Aurrez, usadioari ezin muzin egin, ohiko kalejira eginik.

Egitarauak

uztailak 1

uztailak 8

uztailak 15

uztailak 22

uztailak 29

uztailak 31