Argazkia: musikariak organoaren handitasunean(Gorka Zabaleta)
Gorka Zabaleta Agirre-rengana jo genuen, Malagako (Andaluzia, Espainia) egunkari batean txistu eta organo kontzertu baten berria topatzean. Gipuzkoarrak, kronika hau helarazi digu, gure jakin-mina asetzeko.
Malagako Unibertsitateko kultura eta kirol errektoreordetzak antolatzen duen organo zikloaren XXVIII. edizioa izan da aurten. Ospe handiko zikloa da, batez beste, 800 bat pertsona joaten dira kontzertuak ikustera; izan ere, kalitate handiko organo barrokoa dago bertan, penintsulan estilo horretako garrantzitsuena dela esan genezake. Zehatzago izateko, bat ez, bi organo erabat berdinak daude bata bestearen aurrez aurre, eta bietako bakoitzak bere baitan 5 organo ditu, 1.000 hoditatik gora beren baitan.
Aurten kontzertu ziklo horretan txistu, organo eta perkusio kontzertu bat antolatu zuten, garai hartako musikaren irudia eskaintzea zen antolatzaileen helburua. Horregatik, garai hartan ohikoak ziren instrumentuak, perkusio-tresnak eta esku bakarreko flautak (kasu honetan txistua), uztartu zituzten barroko garaiko organoaren soinuekin.
Hiru musikarik eskaini zuten kontzertu hori, bi gipuzkoarrek eta valentziar batek: Gorka Zabaleta txistulariak, Fernando Gonzalo organo-jotzaileak eta Francisco José Almudever perkusio-jotzaileak, hain zuen. Zabaleta Bilboko Udal txistularia da, Gonzalo Donostiako Mariaren Bihotza parrokiako organo-jotzailea eta Almudever, aldiz, Malagako bertako Goi Mailako Kontserbatorioko perkusio-irakaslea.
Antolatzaileak gustura geratu ziren kontzertuaren estiloarekin, baita ikus-entzuleengan izan zuen harrerarekin ere. Bereziki gustatu eta atentzioa eman zuen Luis Aranburuk idatziriko txistu-kontzertuaren bigarren zatiak, Andanteak.
Egitarua osoa: