Txistularien II. Kontzertuan parte hartzeko deialdia egin dute Portugaleten

Argazkia: Ojillo Visual

Portugaleteko (Bizkaia) Txistuzaleak  taldeak deialdia zabaldu berri du, abuztuak 15ean ospatuko duten txistu kontzertuan izena emateko.

Gonbidapena egin dute Portugaleteko Txistuzaleak taldeko kideek. Helburua, abuztuak 15ean II. Txistularien Kontzertua ospatzeko izen ematea zabaltzea. Antolatzaileen hitzetan laster jakingo dugu errepertorioa eta bestelako zehaztasunen berri, baina bitartean, txistulariak lotu nahi dituzte. Horretarako izen emateko bideak ireki dituzte, telefonoz zein e-mailez.

Kontzertua abuztuak 15ean izango da, Portugaleteko San Roke plazan 19:30ean. Aurretik entsegu bat egingo dute, 16:00etan.


Proiektua aurrera eramateko, txistularien parte hartzeari deitu diote.

Kontaktua eta aurkezpen gutuna hemen duzue eskura.