MGTkoak gure lurraldeko mapa marrazten darraite. Larunbat honetan, ekainak 2, Gasteizen izango badira, hurrengo deialdia zabaltzeari ekin diote jada: ekainak 24 Donibane Lohitzunen (Lapurdi) elkartzeko gonbitea egiten dute.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroak, oraingoan, lapurdiko kostaldera hurbilduko dira ekainak 24ean, Donibane Lohitzunera. Danborrada Marinelak izena jarri diote jardunaldiari. Eguna, 9etan hasiko dute diana batekin.Victor Hugo kalean dagoen merkatutik abiatuko dira txistulariak, antolakuntzatik zonalde hortan aparkatzerik badagoela ohartarazten dute.
10etan, berriz, danborrada izango da alde zaharretik eta 12etan, udaletxean, agintarien harrera. Azkenik, ohi dutenez, bazkaria egingo dute 14:30ean.
Izen ematea
Plazak mugatuak direnez, izen ematea lehen bait lehen egitea aholkatzen dute antolakuntzatik, edozein modura ekainak 10 izango da azken eguna apuntatzeko. Horretarako bideak telefonoz 640564504 zenbakian edo idatziz acortijy@gmail.com helbidean. Bazkariaren txistularientzat doakoa izango da, lagunentzat berriz 17 eurokoa, hala ere txistulariek izango dute lehentasuna.
Errepertorioa
Partiturak lotura honetan dituzue eskura. Azken ohar gisa, ohi dutenez, fa#ko txistua erabili beharko dute bertaratzen direnek.