Donostiako Udal Txistu Bandak ekainerako programa aurkeztu du

Bost kontzertu, erromeria bat, lau diana eta haurren esku dantza dakartza Donostiako Udal Txistu Bandaren egitaruak datorren hilabeterako. Ekaina, txistu doinuz beteko da Gipuzkoako hiriburuan.

Donostiako txistulariek ekainerako programa betea aurkeztu dute. Jose Ignazio Ansorenak zuzentzen duen txistu bandak ekainak 3, 10 eta 17an kontzertua eskainiko dute. Igandeetan ohi dutenez diana batekin hasiko dute eguna, goizeko 9etatik aurrera. Jarraian, konstituzio plazako arkupeetan kontzertua emango dute, eguerdiko 12:15ean. Ekainak 3ko saioan, hiriko Musika eta Dantzako eskolako ikasleen parte hartzea izango da.

Ohiko kontzertu hauez gain, beste bi emanaldi berezi izango dira. Ekainak 22an Musika Eskolako Abesbatzarekin batera arituko dira txistulariak, 19:30ean udaletxeko areto nagusian. Bi egun geroago, ekainak 24 egun dituenean, ez ohiko kontzertua emango dute San Juan festaren karietara, konstituzio plazako arkupean 12:15etan izango da hitzordua. Kontzertua bukatzean, hainbat dantza taldetako haur dantzarien laguntzaz, Haurren esku-dantza eskainiko dute. Bestetik, ezin ahaztu, eguna ohi duten gisan, dianarekin hasiko dutela goizeko 9etan.

Kontzertu eta dianez aparte, erromeria bat ere prestatu dute Donostiako Udal txistulariek. Zita ekainaren 23an, konstituzio plazan, San Juaneko Agintarien esku-dantza amaitu ondotik, 19etatik aurrera izango da. Aitziber Aiesta eta Jon Iraolak aurkeztuko dute dantza egiteko gonbite hau.

Egitarauak

Emanaldi bakoitzean joko duten errepertorio ikusteko klik egin:

Ekainak 3

Ekainak 10

Ekainak 17

Ekainak 22

Ekainak 23

Ekainak 24