Arabako bihotzera gonbita Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin

Argazkia: Gasteizko Aldapa kalea // Hala Bedi

MGTkoak gonbidapen berria luzatu dute, oraingoan, Arabako hiriburura hurbilduko dira, Gasteizko 5. Txistu Eguna ospatzeko xedez.

Ekainaren 2an Gasteizko Txistu Eguna ospatuko da bosgarren urtez. Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT) bertan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Hitzordua ezin leku aproposagoan egin dute, Aldapa kaleko Txistu tabernan elkartuko baitira, eguerdiko 12etan.

Agurra Kutxi kaleko sarreran emango dute, jarraian kalejirari ekiteko 12:30ean. Alde zaharrean txistu doinuak barreiatu ostean, 15:00ean bazkari legea egingo dute. Arratsaldean, berriz, gorputzari kasu egin eta inprobisazioari lekua utziko ei diote.

Parte hartzeko, ohiko legez, izena ematea eskatzen dute, kasu honetan whats app bidez 645702206 telefonoan edo gorkahe@gmail.com helbidera idatziz. Bazkarian

izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira.

Egitaraua

Partiturak eskuratzeko hemen duzu lotura.