Pierre Haira eta Uztaritzeko Txistularien hitzaldi musikatua

Argazkiak: Euskal Kultur Erakundea

Ostiral honetan maiatzak 11, txistuaren jatorria ezagutzeko ibilaldi bat proposatzen digute, Pierre Hairak eta Uztaritzeko Txistu Bandak. Hitzordua Baionako Euskal Museoan izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera, hitzaldia eta kontzertua batuko dituen ekimen horretan. Antolatzaileek gonbite berezia luzatu nahi diete EHTEko kide guztiei.

Musika eta hitza uztarturik dakarte Uztaritzeko Txistu Bandak eta Pierre Hairak ostiral honetarako Baionako Euskal Museora. Herri Soinu elkarteko kide den Pierre Hairak Txistuaren sartzea Iparraldean izenburuko mintzaldia eskeiniko du. Txistuak, egun, berpizkunde bat bizi du ipar Euskal Herrian eta musikatresnaren “trantsizio kultural eta politikoa” hizpide izango da hitzaldian. Hairak txistuak XX. mendean zehar izan duen ibilbidea aztertu du Zuberoa, Behe Nafarroa eta Lapurdin. Txistuaren sartzea 1930. urte aldera izan zen.

Pierre Haira  1951an jaio zen Uztaritzen (Lapurdi) gaitero ezaguna eta Errobiko Kaskarotak elkarteko kidea ere bada.  Hartzaro festibala, Uztaritzeko Ihauteriei lotua, antolatzen dihardu.

Bestalde musika Uztaritzeko Txistu Bandak jarriko du. Jada txistulari muduan ezaguna den taldea. Txistulari aldizkariko 250. aleak elkarrizketa zabala eskaini zien.