Portugaleteko Txistu Eguna, jaia eta aldarrikapena

Portugaleteko 6. Txistulari Eguna maiatzaren 26an ospatuko da bizkaiko herrian. Kaleak txistu doinuz betetzeaz gain, aldarrikapen bat zabaltzea izango dute xede: Udal Txistu Banda berregitea. Antolatzaileek parte hartzera deitu dituzte Euskal Herriko txistulariak

Portugaleteko Txistu Zaleak taldea Txistu Eguna antolatu du maiatzaren 26rako. Hitzordua eguerdiko 12etan hasiko da, hiru zutabetan abiatuko den kalejirarekin. Errepelegatik, Azetatik eta San Rokeko Metro geltokitik abiatuko dira txistulariak kalez kale aritzeko. Antolatzaileek ordu laurden lehenago egotea eskatzen dute.

Ondoren, 13:45ean elkarrateratzea egingo dute Udaletxeko plazan, ordu bietan kontzertuari ekiteko. Kalejiran fa#ko txistua erabiliko den bitartean, kontzerturako fa naturalekoa izan beharko da.

Egitaraua

Oharrak

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Kontaktua Facebook bitartez hemen edo helbide elektroniko honetara idatziz: portugaletekotxistubanda@gmail.com.

Partiturak lotura honetan dituzue eskura.