Bai, ondo irakurri duzue. Mugarik Gabeko Txuntxuneroek (MGT) Tuteran jarri dute hitzordua, zer eta, Barazkien Gorazarre eta Jai Jardunaldien karietara. Apirilak 28an, larunbata, ospatuko da jai honen 24. edizioa Nafarroako herrian.
MGTkoak gelditu gabe dabiltza. Ablitasen egon ostean Tuterara egingo dute salto, Iruñeatik pasa ondoren. Apirilaren 28rako egitaraua prestatu dute, Tuterako txistulariekin elkarlanean.
Eguna ondo hasteko, hamarretakoa egingo dute Serralta kaleko Beterri Peñan goizeko 10etan. Aukeran izango dira gazta, ogia, txistorra, ardoa eta kafea, bost euroko ekarpenaren truke. Kalejira 12etan hasiko dute, merkatura bisita, dantzak Foru Plazan eta poteoarekin bazkari-ordurarte luzatuz.
Bazkaria 14:30ean izango da Ribotas Ebro jatetxean, Ebro gaineko zubitik hurbil. Menua ere zehaztuta dago: Tuterako potxak eta kukuluak, solomoa piperrekin, flana, izozkia, kafea eta kopa 15 euroko prezioan. Bazkalostean dantza egiteko aukera izango da.
Bertan partehartzeko aurrez izena eman beharra dago, honako helbidera idatziz: murtxante@gmail.com edo telefonoz 646431711 zenbakian harremanetan jarriz. Izena emateko epea, apirilak 24an bukatuko da.
Bestelako oharrak
Erabiliko den txistua fa#koa izango da. Joko diren kantak, berriz, hauexek: Alborada Segura, Ai Simon, Egun da Santimamiña, Gurea da, Hego Haizea, Ikusi Mendizaleak, Kinkirinera, Laurendi, Trintxerpe, Udaberriko Lore Politena, Arin–Arin Neska Zaharrak, Baztango Purrusalda, Andre Madalen (Pamplonas), Lizarrako Fandangoa (Jota Lizarra),Polka Pik, Luzaideko Bolantiak, Axuri Beltza, Hegi, Lantzeko Ihauteriak, Txapeloaz, Zazpi Jautzi.
Partiturak eskuratzeko klikatu hemen.