Lau kontzertu eta umore ona, Donostiako txistulariek

Martxoko egitaraua zehaztu du Donostiako Udal Txistulari Taldeak. Iganderotako diana eta kontzertuez gain bi saio emango ditu, Txistua Umore Onez egitasmoaren bueltan.

Igandetako saioekin jarraituko du Donostiako Udal Txistulari Taldeak martxoan ere. Horrela, goizeko 09:00etan diana jo, eta ondoren, 12:15etan kontzertua emango du Konstituzio Plazan, martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean.

Horrez gain, bi saio emango ditu Txistua Umore Onez egitasmoaren bueltan; ikastetxeetan ematen dituen kontzertu didaktiko hauek martxoaren 15 eta 22an emango ditu.

Igandetako kontzertuen programak: