Txistulariek pregoia, Idiazabalen

Argazkia: Idiazabalgo 2011ko Txistulari Alardea. Festak.com

San Blas jaietan murgiltzeko prest dira Idiazabalen. Urtero entzuten dira txistu doinuak bertan, baina aurtengoak, bereziak izango dira: pregoia emango du Birigarroa Txistulari Taldeak, eta alardeak 25. urteurrena izango du.

Gaur bertan, urtarrilak 26, arratsaldean sumatuko da festa giroa Idiazabalen. Izan ere, San Blas jaiak ate-joka dira. Pregoia otsailaren 2an emango bada ere, lehenagotik murgilduko dira festa giro horretan, eta nola ez, txistulariek izango dute zeresanik bertan.

Batetik, urtarrilaren 27an, txistulari ohien kalejira egingo da herrian, 19:30etan abiatuta, eta ondoren, 20:00etan hasita, Idiazabalgo Txistularien Alardea izango da, Zelaako kiroldegian; aurtengoan, 25. urteurrena ospatuko da, gainera.

Hurrengo egunetan ere ekitaldi gehiago izango dira, baina jaietako pregoia, eta Axari jaitsiera otsailaren 2an egingo dira, iluntzeko 20:00etan. Pregoi hori emango duena, aurten, herriko Birigarroa Txistulari Taldea izango da.

Ohore hori jasota ere, lanean segiko dute txistulariek, eta otsailaren 3an, goizeko 10:00etan, kalejiran aterako dira. San Blas jaiak otsaialren 5ean bukatuko dira.

Egitarau osoa, hemen.