Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak gogotsu ekingo diogu 2018 urte berriari ere. Urtarrilaren 7an joko ditu iganderoko ohiko diana eta kontzertua, eta urtarrilaren 14an, San Sebastian egunaren aurreko emanaldi berezia emango du.
Bi emanaldirekin ekingo dio 2018 urte berriari Donostiako Udal Txistulari Taldeak. Batetik, urtarrilaren 7an iganderoko ohiko diana eta kontzertua joko ditu, eta bestetik, urtarrilaren 14an San Sebastian egunaren aurreko emanaldi berezia eskainiko du.
Urtarrilaren 7ko diana Txistulari eta Solferino zortzikoak joaz hasiko du, 09:00etan. Ondoren, 12:15etan kontzertua emango du Konstituzio Plazan, ondorengo piezekin osatutako errepertorioa joaz:
1.- AUPA TOLOSA (Biribilketa) Jose Ignazio Ansorena
2.- AURRESKUA / EZPATA – DANTZA………………………………………………………………….Luis Aranburu
3.- URGULEKO BALTZA (Herrikoa) …………………………………………………………..Jose Ignazio Ansorena
4.- ILINTXARBE (Kontrapasa) …………………………………………………….I.Ansorena/Mold:J.Ig. Ansorena
5.- ANTZINAKO AIRE BERRIAK ……………………………….Marchand (XVIII. m.) / Mold. J.Ig. Ansorena
6.- PAZKOETAN DEN ALEGERENA ……………………………………..Fermin Muñoz/ Mold. J.Ig. Ansorena
7.- SEKUNDINO (Fandangoa)……………………………………………………..Ezezaguna / Mold. J.Ig. Ansorena
8.- ZARATE TONTORREAN (Dantza) ………………………………………………………….Jose Ignazio Ansorena
9.- LEONARDO (Arin arina) ………………………………………………………………Mold. J.Ig. Ansorena /Luis U
Bestetik, urtarrilaren 14an eguerdiko 12:00etan, San Sebastian egunaren aurreko kontzertu berezia emango du udaletxeko aretoan, eta ez da bakarrik ariko, lagun talde zabala izango baitu ondoan.
Hainbat efemeride gogoratuko dituzte, esaterako Manuel de Sagasti, Donostiako Mozart deitutakoaren heriotzaren bigarren mendeurrena. Baita Eusko Ikaskuntza antolamenduaren mendeurrena edo Xipri Larrañaga, Los Xey talde famatuaren kantariarena ere. Aurten gainera eskertu nahi dituzte era berezian askotan ondoan izan dituzten kolaboratzaile aparteko bi: José Luis Ocón tronboi jotzailea eta Eustakio Iraola tenorea, biak ibilbide luzeko musikariak eta musikari familien sortzaileak. Eta urteroko Kresalako haur danborrariei bestelako danbor hotsak gaineratuko zaizkie, auzoetako danborradak ere nabarmendu nahi baituzte aurten: Altzatarrak, Vasconia eta Basoetxea elkarteetako ordezkariak hortxe agertuko dira, euren soinu propioak eskaintzera.
Beste laguntzaile batzuk ere izango dira: Klara Mendizabal sopranoa eta Rubén Ramada tenorea, Eskola-Gurutziaga abesbatza, Iñaki Iraola fagot jotzailea eta Iñigo Ocón tronpetazalea, baita Unión Artesana elkarteko Los bebés de la bulla ere.