2017-2018 denboraldiko programaren barruan, Gabonetako kontzertua emango du Bilboko Udal Txistulari Bandak abenduaren 19an, Bogoroditsie abesbatzarekin batean.
Gabonetako kontzertua emango Bilboko Udal Txistulari Bandak abenduaren 19an, 2017-2018 denboraldiko programaren barruan. Oraingo honetan, Bogoroditsie abesbatza izango du lagun. Talde hau 1993an sortu zen Durangon, eta ordutik, hainbat sari jaso ditu. Musika garaikidean espezializatutako abesbatza da, baina mota eta garai ezberdinetako bestelako musika ere lantzen dute.
Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da, ohi bezala, 20:00etan, baina oraingoan, A1 aretoan. Bi taldeek joko duten errepertorioa, honakoa izango da:
- Eguberriko lau kanta……………………………………..J.I.Ansorena
- Txamarra txartxo bat
- Gauaren erdian
- Hator,hator
- Hasiko naiz
- Natus est in Bethlehem ……………………………….Xabier Sarasola (Txistu talderako mold: Garikoitz Mendizabal)
- Artzai festa…………………………………………..Josu Elberdin
- Zapata txuriak……………………………………..Javier Busto (Mold: Josu Elberdin)
- Hallelujah……………………………………………….Leonard Cohen (Mold: J. Wikeley / Mold. Instrumentala: Josu Elberdin)
- Aniñoko Lilia…………………………………………………Ion Ugarriza
- Poeta horiek………………………………………………….Xabier Lete (Mold: Josu Elberdin)
- Non degu non?………………………………………………………Junkal Guerrero (Mold: Josu Elberdin)
- Dizdizka zeruan…………………………………………Eva Ugalde (Hitzak: J.I.Ansorena / Txistu talderako mold: Gorka Zabaleta)
- Dona nobis pacem…………………………………….Piret Rips (Mold. Instrumentala: Josu Elberdin)
- Mendeen ahotsak……………………….Iker Gonzalez (Hitzak: Balendiñe Albizu)