Txistu entzunaldia, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleen eskutik

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek entzunaldia eskainiko dute abenduaren 18an, 19:30etan, Genbeltzu aretoan.

Xabier Olazabal irakasleak zuzenduta, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleek entzunaldia eskainiko dute datorren abenduaren 18an, arratsaldeko 19:30etan hasita, Genbeltzu aretoan.

Denera, bost txistulari eta atabalari bat ariko dira, eta pianoan lagun izango dute, Leyre Lisarri. Txistulariak, ondorengoak izango dira: Iker Larrauri, Maite Lomas, Beñat Alcuaz, Iker Puente eta Jon Heras, eta atabalean, Beñat Lopez.

Interpretatuko dituzten piezak, berriz, ondorengoak izango dira:

  • Txankorrinkoa……………………Joxe Mari Gonzalez Bastida
    • Iker Larrauri (txistu 1º)
    • Maite Lomas (Txistu 2º)
    • Beñat Alcuaz (Silbote)
    • Iker Puente (Silbote)
    • Beñat López (Atabal)
  • Trio Sonata BWV 525………………………Johann Sebastian Bach
    • 1. Allegro Moderato
    • 2. Adagio
    • 3. Allegro
      • Beñat Alcuaz (Txistua) eta Leyre Lisarri (Pianoa)
  • Txistu eta Pianorako sonata……………………Tomás Aragüés
    • Maite Lomas (Txistua) eta Leyre Lisarri (Pianoa)
  • Pasaian Dantza eta Dantza………………Xabier Jacinto Rial
    • 1. Sarrera eta Zortzikoa
    • 2. Fandangoa
    • 3. Arin-arin
    • 4. Ezpata Dantza
      • Jon Heras (Txistua) eta Leyre Lisarri (Pianoa)
  • Mikeldi………………………………………………….Hilario Extremiana
    • Iker Larrauri (Txistua)
  • Sonata Re Maiorrean……………………………….Diogenio Bigaglia
    • 1. Adagio
    • 2. Allegro
    • 3. Largo
    • 4. Presto
      • Iker Larrauri (Silbotea) eta Leyre Lisarri (Pianoa)
  • Litxu (Aukeraketa)…………………………….Aita Hilario Olazarán
    • 1. Epel
    • 2. Berri
    • 3. Yoan
    • 4. Ustaritzerat
      • 1. Maite Lomas (txistu 1º)
      • 2. Iker Larrauri (Txistu 2º)
      • 3. Beñat Alcuaz (Silbote)
      • 4. Iker Puente (Silbote)
      • 5. Beñat López (Atabal)