Eguberrien aurreko azken iganderokoa, Donostiako Udalaren Txistulari Bandak

Iztueta omentzeko Zaldibian egindako ekitaldietan hartu dute parte Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko kideek. Argazkia: Goierriko Hitza.

Iganderotako ohiko diana eta kontzertua joko ditu Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak abenduaren 10ean, Eguberrietako emanaldiekin hasi baino lehen.

Juan Inazio Iztueta omentzen bukatu du azaroa Donostiako Udalaren Txistulari Bandak, eta Euskararen Eguna ospatzen hasi du abendua. Hil honen gainontzekoa, berriz, Eguberri kutsuko emanaldiekin joango da. Hori iritsi auretik, ordea, iganderotako azken ohiko zita izango du Bandak abenduaren 10ekoa.

Ohi bezala, diana joko du 09:00etan Donostiako erdiguneko kaleetan; oraingoan, Adio, ene maitea eta Eguzkitxo zortzikoak joz.

Kontzertua emango du gero, 12:15etan Konstituzio Plazan. Programa, ondorengoa izango da:

1. ZAHAGI DANTZA……………………………………………Mold: J. Ig. Ansorena
2. ABENDUA (Alborada) …………………………………….Demetrio Iriarte / Mold: J.Ig. Ansorena
3. JOXE MARI MAIXUA (Sonatatxoa)………………….J. Ig. Ansorena
4. HARITZALDE (Orripekoa) ………………………………I. Ansorena/ Mold: J. Ig. Ansorena
5. TAMBOURINO (4) …………………………………………Mr. Lavalliére / Mold:J. Ig. Ansorena
6. POSPOLIÑA (Rapsodia) ………………………………….Iñaki Otaño
7. ZALDUENDO / URBINAGA (Orr. / Arin.) ………..Herrikoak
8. MANDO BATEN GAINEAN (Biribilketa) ………….Herrikoa/Mold: J.Ig. Ansorena
9. AGUR, ZUBEROA……………………………………………Etxahun-Iruri / Mold:J.Ig. Ansorena
10. ARABAR ERRIOXAKO DANTZAK …………………Herrikoak