Txistu-danbilina eta organoa uztartu dituzte Jose Ignazio Ansorenak eta Ana Belen Garciak. Dagoeneko eman dute kontzertu bat, eta beste bi emango dituzte laster; azaroaren 24an Pasai San Pedron, eta abenduaren 16an Hernanin.
Jose Ignazio Ansorenak eta Ana Belen Garciak bat egin dute, txistu-danbolina eta organoa uztartzen dituen emanaldian. Lasarten izan ziren orain gutxi, eta beste bi kontzertu emango dituzte laster. Azaroaren 24an, Pasai San Pedroko San Pedro apostolua parroki-elizan izango dira, 20:00etan, eta abenduaren 16an, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parroki-elizan, 20:00etan.
Programk ordu beteko iraupena izango du. Hasieran Donostiako Santa Maria Basilikako organo jotzaile izan ziren Mateo Albéniz, José Juan eta José Antonio Santesteban aita-semeen omenaldi moduko printzak erakusten ditu. Hirurok herri musikari ekarpen mamitsua egin zioten. Haien ondorengoa eta lanaren jarraitzailea da Ana Belén García, eliza beraren organo jotzaile titularra.
Jarraian XIX mendearen amaieratik gure egunetara txistu musikaren erakusketa dator; egileen artean izen handiko musikariak agertzen dira. Berezitasun bitxia du, ordea: obrak libanotar musikari batek, Naji Hakimek, txistuaren hotsak liluraturik, egokitu ditu bikote egitura honetara. Programaren amaieran gure garaietako estetika musikalaren eztandaren antzekoa gertatzen da egile honek berak sortutako Diptyque obran.
PROGRAMA:
- Sonata en Re……………………………………………………………… Mateo Albéniz (1755 — 1831)
- Primitivo Himno-zortziko de San Sebastián……..……José Juan Santesteban* (1809-1884)
- Bailes tradicionales vascongados………………….José Antonio Santesteban* (1835-1906)
Espata dantza. Alcate sonua. Gazte dantza. Nescachen escu dantza. - Kontradantza………………………………………………………….Eusebio Basurko** (1856-1921)
- Mendiko soinuak……………………………………………………………….Jesús Guridi** (1886-1961)
Minuetoa. Ezpata dantza. Biribilketa. - Itxastak……………………………………………………José María González Bastida** (1908-1997)
Goizabarra. Eguerdian. Ilunabarra. - Txoriak………………………………………………P.Hilario de Olazarán de Estella** (1894-1973)
Urretxindorra. Zozoa. Txantxangorria. Kukua. - Diptyque……………………………………………………………………………………Naji Hakim (1955—)
Cantilène. Humoresque.
Organoa: Ana Belén García
Txistua: Jose Ignazio Ansorena