Eibarko txistulariak ere, Santa Zezilia ospatzen

Eibarko Usartza txistulari taldea.

Santa Zezilia egunean ez ezik, igandean ere txistu doinuak entzuteko aukera izango da Eibarren, musikarien patroiaren omenez. Santa Zezilia egunean bi kalejira izango dira, eta hilaren 26an, kontzertua.

Musikarien eguna ospatzeko, zer hoberik, musika bera baino. Horrela, Santa Zezilia, musikarien patroiaren omenez, txistu doinuak entzun ahal izango dira Eibarren, Santa Zezilia egunean, azaroaren 22an bertan.

Batetik, arratsaldeko 17:00etan, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek, tartean txistulariek, kalejiran alaituko dute herria. Bestetik, Eibarko Usartza txistulari taldeak beste kalejira bat egingo du egunean bertan, 20:00etan.

Baina, horrez gain, igandean kontzertua emango du Usartza taldeak. Eguerdiko 12:30etan udaletxeko arkupeetan joko du, soinuak eta marinbak lagunduta. Programa berezi hau ondorengo doinuekin osatu dute, Elena Perezen zuzendaritzapean:

  1. Adiskide lasaia (Sonatatxoa) J.I. Ansorena
  2. Bertsolariak. Eerike Aranburu
  3. Los hermanos Anaiak. Sabin Bikandi
  4. Amaiur. J. Iruretagoiena
  5. Bolero ta Polka. Doinu herrikoiak
  6. Enma (Polka). Mold:J.I.Ansorena
  7. Fanbaltz. Iñaki Kareaga
  8. Auspo jotzailearen ametsa – Gurea – Goiburu. Pepe Andoain