Azaroaren 18rako Ez ohiko Batzar Orokorra deitu du Euskal Herriko Txistulari Elkartea – Nafarroak, Iruñeako Jus la Rocha Civivox Zentroan; 11:00etarako egin da aurreneko deialdia, eta 11:30etan bigarrena.
Euskal Herriko Txistulari Elkartea – Nafarroak Ez Ohiko Batzar Orokorra deitu du azaroaren 18rako, Iruñeako Jus la Rocha Civivox Zentroan (Paseo de los Enamorados, 37 behea). Aurreneko deialdia 11:00etarako egin da, eta bigarrena, 11:30etarako. Guztira, lau puntu jaso dira gai zerrendan.
Aurreneko puntuan, aurreko akta irakurri eta onartuko da, hala badagokio. Gero, bazkideen onartzeaz ariko dira. Hirugarren puntuan, berriz, ekitaldien kudeaketaz eta lan eremuaz. Azkenik, galdera eta erreguetarako tartea izango da.
Gonbidapena luzatu die Patxi Rodriguez lehendakariak, bazkide guztiei.