Donostiako Udal Txistulari Bandak igandero esnarazten ditu donostiarrak, goizeko 09:00etan hasita, diana joz, eta kontzertua ematen du ondoren, 12:15etan, Konstituzio Plazan.
Igande hau, urriak 29, hileko azkenekoa izango da, eta beraz, bi zita izango ditu berriro, Donostiako Udal Txistulari Bandak. Dianan zehar, Serafin eta Ume eder bat joko dituzte. Kontzertuan, berriz, ondorengoak: Euskaldun makila (Biribilketa-J. Ig. Ansorena); Alai (Nahaste-borraste-Demetrio Iriarte / Mold:J.Ig. Ansorena); Lainezaz/Txingoka (Orr./ Arin-Ezezagunak/ Mold: J.Ig. Ansorena); Lizarra (Suitea-Mold.: Josetxo Sánchez Salsamendi); Tximutxa (Arin-arina-Fr. Laskurain / Mold: J.Ig. Ansorena); Pello Joxepe (Doinua eta aldaketak-J. Ig. Ansorena); Los Hermanos Anayak (Pasodoblea-Sabin Bikandi); Tximistarri (Orripekoa-Ezezaguna/Mold: J. Ig. Ansorena); Alduntzin (Arin-arina-Ezezaguna/ Mold: J. Ig. Ansorena)