Donostiako Udal Txistulari Bandan bi lanpostu betetzeko langileak hautatzeko ezohiko eta premiazko deialdia argitaratu berri du Donostiako Musika eta Dantza Eskolak. Lan poltsetan hautagairik ez dagoelako, premiazko deialdia da; batetik, txistulari jotzaile posturako, eta bestetik, tronpeta jotzaile posturako.
Premiazko deialdia denez, aurkezteko epea zabalik egongo da proba egiten den momentura arte. Proba egun honetan egingo da: 2017ko urriaren 20an, 11.00etan Atotxako zelaia plazako eraikinean (Donostia).
Informazio gehiagorako, deialdiaren oinarriak ikusteko eta eskaerak egiteko, jo Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren webgunera.