[AUDIOA] Tiko Otsagiko

Ache pa ti taldeak berriki diskoa argitaratu du. Orain sarean disko horretako kantu batzuk jarri dituzte entzungai. Hona dakargu horietako bat: Tiko Otsagiko. Disko eta proiektu honi buruz gehiago jakiteko, irakurri berri hau. Kantu gehiago entzugai taldearen youtube kanalean. .

By | November 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [AUDIOA] Tiko Otsagiko

[VÍDEO] Entrevista a Garikoitz Mendizabal y Xabier Zabala en ETB

El txistulari Garikoitz Mendizabal y el músico Xabier Zabala han publicado su primer disco juntos, tal y como recogimos en nuestra web. Traemos aquí la entrevista realizada por la periodista Ilaski Serrano a los protagonistas de este nuevo proyecto.

By | November 29th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [VÍDEO] Entrevista a Garikoitz Mendizabal y Xabier Zabala en ETB

Joseba Larrietari ekarpena eskertuko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

Argazkia: Joseba Larrieta, ezkerretik bosgarrena. GETXA GOI Urduñako txistulari Joseba Larrietak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren esker ona jasoko du abenduaren 3rako antolatu duten III. Dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldian. Aitortza honekin urteetan zehar Arrastariko Entradillak  jotzen egin duen ekarpena eskertu nahi diote. Urduñako Getxa Goi txistu taldearen sortzaile eta partaide da Joseba Larrieta Aldama Morda txistularia. Euskal Herriko Txistu Elkartearen zilarrezko [...]

By | November 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Joseba Larrietari ekarpena eskertuko dio Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak

[BIDEOA] Sagarra jo! Durangoko kontzertuan

Argazkia: Adok Faktory - Silboberri Pasa den urriaren 26an Durangoko Txistulari Kontzertuaren 24. edizioa ospatu zen Silboberri elkarteak antolatuta. Iazko etenaldiaren ostean, txistu doinuak Landako gunera itzuli ziren. Silboberrik, kontzertuko bideoak argitaratu berri ditu bere youtubeko kanalean. Hona dakargu, kontzertuko zuzendari Jabier Ituartek moldatutako Sagarra jo!, emanaldia itxi zuen kanta. Kontzertuaren inguruko informazio gehiago hemen. Kontzertuko [...]

By | November 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Sagarra jo! Durangoko kontzertuan

Herri Musika Berriak buletinaren 70. alea eskura

Argazkia: Juan Mari Beltran Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan. Soinuenea fundazioak eskura jarri du bere berripaperaren 70. alea. Oiartzungo Herri Musikaren txokoa kudeatzen duen entitateak argitaratzen du HM Berriak agerkaria. Herri musikaren eta euskal musikatresnen ezagutza, ikerketa eta sustapena xede ditu Soinuenea fundazioak. Oiartzungo Herri Musikaren txokoa zentroa zuzentzeaz gain hamaika ekimen burutzen du entitateak. Horien artean, HM Berriak izeneko buletina argitaratzea dago. Agerkariaren [...]

By | November 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Herri Musika Berriak buletinaren 70. alea eskura

[ARGAZKI GALERIA] Santa Zezilia egunez, txistulariak kalez kale

Azaroaren 22an ospatu zen Santa Zezilia eguna eta txistulariak han hemenka kalera atera ziren.  Horietako batzuk dakartzagu hona, sarean arrantzatutako argazkiak testigu. Zuena hemen ez bada, bidaliguzue komunikazioa@txistulari.eus helbidera eta gustura argitaratuko dugu. Ordizia Goizez izan ziren Ordiziako txistulariak kaleak bere doinuekin alaitzen. Urduña Larunbatean kontzertua eskaini zuten Urduñako musika taldeek elizan eta bertan izan zen Getxa Goi txistu [...]

By | November 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [ARGAZKI GALERIA] Santa Zezilia egunez, txistulariak kalez kale

646 doinu grabatu eta saretu ditu Jose Inazio Elias txistulariak

Argazkia: Jose Inazio Elias erdian. J.I. Elias Zesteronekua ezizenarekin 646 doinu biltzen dituen youtube kanala du Jose Inazio Elias txistulari azpeitiarrak. Txistu banda formatuan grabatu ditu doinuok Eliasek, horietako askok gainera, partitura deskargatzeko aukera ere eskaintzen dute. Kanala Juan Mari Pagadizabalek kudeatzen du. 2016ko ekainaren 7an igo zuen lehen txistu doinua Jose Inazio Eliasek youtubera. Horretarako Juan [...]

By | November 22nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on 646 doinu grabatu eta saretu ditu Jose Inazio Elias txistulariak

Partitura liburua eta disko berria argitaratu ditu Silboberrik

Durangoko Azokara jada begira gaudelarik, Silboberri elkarteak bere aurtengo nobedadeak aurkeztu ditu: piano eta txisturako partiturez osatutako liburukia eta Basque Impressions saileko hirugarren diskoa. Produktu biak eskuragarri izango dira Durangaldeko erakusmahaian. Bi argitalpen berri aurkeztu ditu Silboberri elkarteak, liburua batetik eta diskoa bestetik. Txistu eta pianorako moldaketez osatutako partitura liburua prest izango dute Durangoko Azokarako. Jose Antonio Santesteban, Jose [...]

By | November 21st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Partitura liburua eta disko berria argitaratu ditu Silboberrik