Argazkia: MGT Lizarran 2018an. Andoni Cortijo

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdia egin dute urriaren 27an Lizarran txistu doinuak zabaltzeko. Izena emateko azken eguna urriak 20 izango da.

Udazkenarekin batera ekintzak ugarituz doazkio Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldeari. Oraingoan Lizarran dute hitzordua, urriaren 27an. Ohi dutenez, goiz deiak eta kalejira eskainiko dute Nafarroako herrian, jardunaldia bazkari batekin bukatzeko.

Egitaraua

Elkarretaratzea goizeko 10:30ean hasiko da San Martin plazan. Bertan gosari eder batekin ekingo diote jardunaldiari San Andres kuadrillaren lokalean. 11etan goiz deiak eskaintzen hasiko dira txistulariak, Lizarrako alde zaharreko karriketan barna. Erdigunera joko dute ondoren, biribilketaz biribilketa.

Azkenik, ordu bietan,  bazkari legea egingo dute partehartzaileek Casanova jatetxean. Bazkaria ordaintzeko 7 euroko ekarpena egin beharko dute txistulariek.

Partiturak

Joko diren kanten partiturak hemen dituzue eskuragarri.

Izen ematea

Parte hartzeko izena eman beharra dago whats-app bidez, telefonoz edo e-mailez. Hona hemen kontakturako telefono zenbakia: 680634970 eta, e-mail helbidea: peio.azcona@hotmail.com.