San Ferminetako afixa lehiaketako finalista da Txist-jazz, Yeah!

Iruñeako San Fermin jaietarako kartel finalistak zeintzuk diren jakitera eman berri da. Zazpi afixa horien artean, Txist-jazz, Yeah! izenekoa sailkatu da. Bertan emakume txistulari bat eta gizaki bihurturiko erraldoi beltza dira protagonista. 

Hautatutako lanak ikusgai jarriko ditu Iruñeako Udalak eta herritarrek, beren bozkarekin, erabakiko dute irabazlea zein den. Gauzak horrela, txistua present egon liteke munduko jai ezagunenak iragartzeko kartelean.

Afixa guztiak hemen dituzue ikusgai.