Patxi Anzola, Bilboko txistularien erreferente historikoa zendu da

Argazkia: Patxi Anzola erdian, bere 90. urtebetetzean Patxi Zorrozua EHTEko bazkide beteranoena, elkarteko zilarrezko dominaren jabe eta Bilbon txistuaren erreferente izandakoak utzi gaitu. Heriotza atzo, otsailak 27, heldu zitzaion Patxi Anzola Erkiagari, 96 urte zituela. Hileta ospakizunak gaur egingo dira Bilboko Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan. Txistulariek erreferente historiko bat galdu dute Bilbon, Patxi Anzola Erkiaga, 96 urterekin [...]

By | February 28th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Patxi Anzola, Bilboko txistularien erreferente historikoa zendu da

Portugaleteko 7. Txistu Egunak badu data

Argazkia: Portugaleteko Txistuzaleak Portugaleteko (Bizkaia) Txistuzaleak taldeko kideek jakitera eman dute data: maiatzaren 25a. Egun horretan ospatuko dute Portugaleteko Txistu egunaren zazpigarren edizioa. Egitaraua ere, prest dute jada. Maiatzaren 25ean izango da hitzordua Portugaleten, bertako txistu taldea den Txistuzaleak-en eskutik 7. Txistu Eguna ospatuko baitute. Agendetan lekua egiteko xedez jakinerazi dute berria eta baita izango diren [...]

By | February 27th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Portugaleteko 7. Txistu Egunak badu data

Lehiaketa eta topaketa uztartuz, badator Hernaniko Txistu Jaialdia

Txistulari Gazteen lehiaketa eta Txistularien Topaketak osatzen dute Hernaniko 14. Txistulari Jaialdiaren mamia. Martxoaren 30 eta 31n ospatuko den jaialdiak jada irekia du izen ematea. Hamalaugarren urtez antolatu dute Hernaniko Txistu Jaialdia elkarlanean EHTEk eta Hernaniko Leokadisti eta Goizetik txistu taldeek Musika Eskolarekin batera. Osagaiak Txistularien Topaketa eta Gazte Txistularien Lehiaketa izango dira. Martxoak 30ean [...]

By | February 26th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Lehiaketa eta topaketa uztartuz, badator Hernaniko Txistu Jaialdia

[BIDEOA] Gasteiz Big Band & Udal Txistulariak Aitzina Folken

Pasa den abenduaren 27an, Gasteiz Big Band eta Udal Txistulari taldeak melodias Vascas 10.1 diskoa aurkeztu zuten Gasteizko Printzipal antzokian Aitzina Folk jaialdiaren baitan. Egun horretako irudiak eta soinuak bildu dituzte  bideo honetan, kontzertuaren lagin gisa. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko irakurri honako berri hau.

By | February 25th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Gasteiz Big Band & Udal Txistulariak Aitzina Folken

Txistu Egunerako eta Batzar Orokorrerako jakin beharreko guztia

Martxoak 16an Sopelan (Bizkaia), Euskal Herriko Txistu Elkarteak urteroko Batzar Orokor Arrunta eta Txistu Eguna antolatu ditu. Zehaztasun guztien berri hemen duzue. Egitaraua Txistularien elkarretaratzearekin hasiko da eguna, 9:15ean San Pedro elizaren aurrean. Jarraian goiz deiarekin txistu doinuak herrian barreiatuko dira. Batzar Orokorra 10:15ean hasiko da, bigarren deialdiarekin kultur etxean. Behin bilera bukatuta, hamaiketakoa eta berriz kalez kale arituko dira txistulariak. Udaletxean, berriz, 12:30ean agintarien harrera ekitaldia [...]

By | February 22nd, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Txistu Egunerako eta Batzar Orokorrerako jakin beharreko guztia

[BIDEOA] Donostiako Udal txistulariak Iruñeako kontserbatorioetako ikasleekin

Donostiako Udalaren Txistulari taldeak Pablo Sarasate eta Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioko txistu ikaslekin kontzertua ekaini zuen otsailaren 20an Iruñean, Txistulariak berrikuntzaren bidean izenburupean. Hona hemen Iruñeako txistulariek zabaldutako bideoak:      

By | February 21st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on [BIDEOA] Donostiako Udal txistulariak Iruñeako kontserbatorioetako ikasleekin

Ramon Garaizar gogoan izango dute Bermeon

2018ko udan zendu zen Ramon Garaizar txistularia omenduko dute Bermeoko Udal Musika Eskolak antolatutako In Memoriam kontzertu bereziarekin.  Emanaldia otsailaren 26an izango da 19:30ean, Santa Eufemia elizan.  Bermeoko Udalaren Musika eskolako zuzendari Esti Arrizabalagak, gogoan du nola 2018ko uda hasieran, “bat-batean bizitzari agur esan eta joan zitzaigun" Ramon Garaizar txistularia.  Musika-eskolako ikaslea izan zen, 14 urte ibili zen txistu [...]

By | February 21st, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Ramon Garaizar gogoan izango dute Bermeon

Juantxu Solabarrieta zendu da

Argazkiak: Solabarrieta familia Otsailaren 9an Juantxu Solabarrieta musikariak utzi gaitu. Txistuarekin ere izan zuen hartu emanik, bere aita Gregorio bezala. Honen harira, honako artikulua igorri digu, Juantxuren seme denak, Txutxi Solabarrieta. Joan den Otsailaren 9an Juantxu Solabarrieta Garitano (Arrasate 1925 – Miranda de Ebro 2019) hil zen, Gregorio Solabarrieta Balandaren semea (Bermeo 1900 – Miranda de Ebro 1978) Arrasateko Udaleko, Miranda de [...]

By | February 20th, 2019|Noticias, Noticias|Comments Off on Juantxu Solabarrieta zendu da