Hego haizeak, Ipar doinuak ikuskizunean parte hartuko du Donostiako Udal Txistu Bandak Zugarramurdiko leizean, urriaren 6an.

Estreineko aldiz emango den ikuskizuna da Hego haizeak, Ipar doinuak, ekoizpena. Bertan parte hartuko duten Donostiako Udal Txistulariek ondoan izango dituzte Mendi eta Mendi Ttiki abesbatzak, Erreka dantza taldea, Pauline & JulietteJon Itçaina eta Guy Saldubehere abeslariak. Txistu, kantu eta dantza garaikideak uztartuko ditu emanaldiak. Errepertorioa bereziki moldatua izan da lekuaren akustika berezia kontuan hartuta.

Urriak 6an 19:30ean irekiko dituzte ateak eta 20:00ean hasiko da 90 minutuko ikuskizuna. Helduentzako sarrerak 15€an daude salgai, 6 eta 12 urte bitartekoek 12€ ordaindu beharko dituzte eta 6 urtez beherakoek dohainik izango dute sarrera. Txartelak lezean bertan erosten ahal dira, edo eta Berako Agara kioskoan, Doneztebeko Titi ostatuan eta Rural Kutxan  on line.