Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Tolosako (Gipuzkoa) Udalak lehiaketa abiatu du, Musika Eskolan txistu irakasle eta Txistu Bandan zuzendari gisa aritzeko pertsona bat hautatu nahian.

Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan txistua irakastea eta Txistu Bandako zuzendaritza artistikoa beregain hartuko dituen pertsonaren bila dabil Tolosako Udala. Lan postua behin behinean betetzeko, lehiaketa abitu du. Aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatuko da. Oinarriak eta eskaera egiteko www.tolosa.eus atarira edota Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Zerbitzura (Plaza Zaharra 6.A) jo behar dute  interesatuek.