Tarte batean Nafarroatik ibili ostean, itsasaldera aldatuko dira, maiatzaren 13ko hitzorduan, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak (MGT). Hautatutako herria Pasaia (Gipuzkoa) izan da oraingoan.

Proposamen berriarekin datozkigu MGTko kideak maiatzak 13rako, oraingoan Pasaiako herrian izango da zita. Eguna goizeko 9:30ean hasiko da Itsas-mendi elkartean, elizaren atzean kokatua, kafea eta pastekin egingo zaie ongi etorria parte hartzaileei. Ondoren, 10etan kalejirari ekingo diote, ordu bete beranduago hamaiketakoa egiteko tartea hartuz Yola elkartean.

Eguerdiko 12etan berriz, itsas-paseoa iragartzen dute, umorea lagun. 13:00etan erromeriari ekingo diote txistulariek, Santiago plazan. Jarraitzeko, bazkaria izango da, 14:30ean Itsas-mendi elkartean.

Errepertorioa

Partiturak hemen eskura.

Partehartzeko izena eman beharra dago. Hauek dira bideak: 943 51 78 20 edo
659 39 44 98 telefonora deituz, bestela honako helbidera idatziz itsasbai@gmail.com.