Txistuaren sentsibilizazio kanpainaren barruan, hainbat kontzertu pedagogiko emango dira eskoletan datozen egunetan, txistua zabaltzeko asmoz.

Txistulari eta perkusio-joleak osatutako taldeak, txistuaren inguruko kontzertu didaktikoak emango ditu datorren otsailaren 28an, Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Aitor ikastolan.

Txistua Euskal Herriko instrumentu tradizionala izateaz gain, gaur egun, ikuskizun tradizionaletan edota musika garaikidean ikusi daiteke, eta kontserbatorioetan edota goi-mailako ikasketetan txertatua dago.

Hain zuzen, instrumentuak ematen dituen aukeren berri eman eta txistua bera gaztetxoenen artean ezagutzera emateko asmoz antolatu dira kontzertu didaktiko hauek, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak lagunduta.